Ekainean, 79 urte bete dira tropa faxistek Burdinazko Gerrikoa apurtu zutela, eta Larrabetzun efemeridea ekarriko dute gogora eta omenaldia egingo diete gerran hildako milizianoei. Bestalde, aipatu beharra dago Karraderan elkarteak, Udalak eta Aranzadi elkarteak lankidetzarako akordio bat sinatu dutela eta horri esker, urtarrilean hiru borrokalariren gorpuzkiak atera zirela lurpetik. Aranzadikoek ezin izan dute jakin nortzuk ziren hiru borrokalarietako bi, baina jakinarazi dute urtarrilaren 16an, Urkullu mendian, lurpetik ateratako gorpuzkiak Ramón Portilla Acedorenak direla. Portilla CNT-ko Celta batailoiko milizianoa zen.
Ekainak 25, zapatua
12:30: Herriko plazatik Bolunburu barrenera.
13:00: Asturiar milizianoei omenaldia.
15:00: Herri bazkaria.
18:30: Kantaldia: Salvador Amor eta Gabriel Ortega.