Horiekin batera, Eusko Jaurlaritzaren irudia duen belarria eta gudariaren txapa topatu da galbae-lanetan: “Lurpetik ateratze-lan zailak izan dira bertan: gorpua lursail txarrean zegoen, maldan behera. Ziurrenik, hil ostean, gorpua aldapan behera jausiko zen, eta 80 urteetan zehar orografiak aldaketa ugari jasan ditu, besteak beste”, adierazi dute Larrabetzuko Karradera elkartetik. Horrez gain, Mauser fusil motaren kartutxo bi topatu dira. Ikerketek aditzera eman dutenez, hildakoa 1937an Urkulumendin izandako operazio militarretan izan zen, frankistek Burdinezko Gerrikoa eskuratzeko erasoen bitartean.
Lurpetik ateratze-lanak otsailaren 4an izan ziren. 09:30ean hasi eta 14:00ak aldera bukatu ziren eta Aranzadi Elkarteko teknikariek egin zuten Paco Etxebarria forentsearen agindupean. Iñigo Gaztelu, Larrabetzuko alkatea, eta Eusko Jaurlaritzako Udal korporazioko zenbait kide ere izan ziren bertan.