Larrabetzuk argi berdea eman dio M19ko herri-galdeketari

a: Iskander Barrena - Gure Esku Dago Larrabetzu

Otsailaren 22an Larrabetzuko Udaleko Osoko Bilkuran Gure Esku Dago herri-galdeketa egiteko mozioa aho batez onartu zen. Herri-galdeketa datorren martxoaren 19an egingo da. Hori dela eta, hilaren 26an ekitaldia antolatu zen Larrabetzun.

Bertan egon ziren Francoren diktadura ostetik Larrabetzun izan diren alkate eta zinegotzi guztiak. Mozioan oinarritutako adierazpena irakurri eta talde-argazkia egin zuten udaletxearen aurrean.

Euskal Herriarentzat erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dutela adierazi du taldeak: “Horrela, guk ere, gure aurretik kolore, adin, pentsaera eta izaera ezberdinetako larrabetzuarrok egindako bideari jarraipena eman nahi diogu, aldarrikapena hiru arrazoitan oinarrituz: euskaldunok nazio bat osatzen dugu, Euskal Herriak historian zehar izan dituen eskubideak berreskuratu nahi ditugu eta Euskal Herriaren burujabetasuna nahi dugu”.