2017/04/27 19:00

Hitzaldia - Literaturaz berbetan - Jaungoiko guztiak dituen emakumea naiz - Amaia Lasa

Hitzaldia - Literaturaz berbetan - Jaungoiko guztiak dituen emakumea naiz - Amaia Lasa
Errebale 2ko azken solairuan (Larrabetzu), Larrabetzu

Jaungoiko guztiak ukatzen dituen

emakume bat naiz.

 

Atzo,

zeruko jaungoikoa ukatzen nuen.

gero

infernukoa, eta

gaur,

lurreko jaungoikoa ukatzen dut.

 

Dotrina guztien aurka altxatzen naiz.

 

Atzo,

zeruko pekatari nintzen,

gero

infernukoa, eta

gaur,

lurreko pekataria naiz.

 

Hutsunean igeri dabilen emakume bat izaten naiz.

Amaia Lasa.