Larrabetzuarrek erabaki dute: Errebale Jauregia

Aikor aldizkaria 2017ko mai. 5a, 11:15

Larrabetzuko Udalak herri galdeketa egin du Errebale 2 kalean dagoen eraikinaren izena erabakitzeko. Guztira 112 larrabetzuarrek adierazi dute euren iritzia eta gehienek, 58k, aukeratu dute eraikinari Errebale jauregia izena ipintzea; 22k, Sarrikolea jauregia; 13k, Uriko jauregia; eta 6k, Uriaurre jauregia. Galdetegiaren arduardunek 13 baliogabezko boto zenbatu dituzte, “pertsona berak birritan botoa eman izanagatik”. 

Herriko agintariek “Ze izen ikusten duzu egokiena Errebale 2ko eraikinerako?” galdera egin zieten 16 urtetik 99 urtera bitarteko larrabetzuarrei eta emaitzak aste honetan jakinarazi dituzte. Herritarrek Udaleko webguneraen bidez eman ahal izan zuten botoa.

Udalak eskerrak eman die parte-hartzaile guztiei. “Herritar askok ez dute galdeketan parte hartu, badakigu, baina lehenengo aldia izan denez, pozik gaude. Etorkizunari begira, galdeketa gehiago antolatuko ditugu herriari dagozkion hainbat kontu erabakitzeko”, esan digu Iñigo Gaztelu alkateak. Galdeketa loteslea ez izan arren, Udalak errespetatuko du herritar gehiengoen erabakia eta eraikinari maiatzeko udalbatzean jarriko diote izen ofiziala, hau da, ekainetik aurrera, Errebale Jauregia izango da. Gaur egun, Osakidetzako kontsulta, Correoseko bulegoa, erromesentzako aterpea eta lokal batzuk daude bertan. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).