Spanish Garrison 501. legioa costuming klub bat da eta hiru oinarri ditu: Star Wars sagarako zaletasuna bultzatzea, sagaren jantziak ikusgai ipintzea, eta egitasmo solidarioetan parte hartzea. Haiei buruz “gauza onak egiten diren neska-mutil gaiztoak” direla esaten da.
Bestetik, martxan parte hartzeko izena ematea goizeko 10etatik 11etara egin beharko da plazan, eta parte-hartzaileei, martxa amaitzen denean, pintxo goxo bana emango diete indarrak berritzeko. Era berean, puzgarriak egongo dira umeentzat. Izena ematearen bidez lortzen den dirua Garmitxa elkarteko umeek jasaten duten gaixotasuna ikertzera zuzenduko da. Ume horiek gaixotasun arraro bat dute eta ezin dute ohiko elikagairik hartu, euren organismoan eragin suntsitzaileak dituztelako.
Barakaldoko Aitzolek ere bere ekarpena egingo dio Garmitxaren aldeko martxari, izan ere, barikuan, maiatzaren 12an, txotxongilo saioa eskainiko du 18:00etan, Anguleri kultur etxean. Bertara bere azken lana eramango du: Askatu barrukoa.