Larrabetzu ere ekainaren 10erako prest

Aikor aldizkaria 2017ko eka. 5a, 11:20

Bestetik, Zamudioko Pazko jaietan txosna ipini da, datorren urteko galdeketari begira dirua lortzeko. Loiun zapatuko ekitaldiari babesa adierazteko txartelak saldu dira. 

Euria egonda ere, larrabetzuar batzuk joan den barikuan batu ziren herriko plazan, galdera-markaren mosaikoa egiteko. Gure Esku Dago plataformak zapatuan, ekainaren 10ean, Bilbon galdera-marka erraldoia osatzeko deia egin du, eta hainbat herritan motorrak berotzen dabiltza eta mosaiko txikiak egiten, Bilbon egingo denaren aurrekari moduan.

 

Hala, Larrabetzun mosaikoa osatu zuten ekainaren 2an.  Lezaman aurretik egin zuten, maiatzaren 28an hain zuzen ere. Bestalde, Pazko jaiak izan dira Zamudion eta hango plataformak txosna ipini du bertan, datorren urtean egingo duten galdeketari begira dirua lortu eta ekimenaren berri emateko. “Egon den eguraldi kaskarrerako, emaitza politak lortu ditugu. Helburua bete da eta taldea indartu da”. Loiun ere ekainaren 10eko ekitaldiari babesa adierazteko txartelak saldu dira. “Txorierritarrok Moyua plaza inguruan kokatuko gara. Txartel bakoitzak euro bi balio du eta horien bidez partaidetza lortu nahi dugu. Txartela erosten duenak bere lekua edukiko du mosaikoan gordeta”.  

Ekainaren 10raren haritik, txori-martxa antolatu da ekainaren 10ean Txorierritik Bilbora joan eta erabakitzeko eskubidearen aldeko mosaiko erraldoian parte hartzeko. Martxa 11:00etan aterako da Larragoiti jauregitik.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).