Hurrengo egunean, domekan, adierazpen instituzionala onartu zen frankismoa salatu eta memoria historikoa berreskuratzeko. Era berean, omenaldia egin zietan asturiar milizianoei, Bolunburun.
Ekitaldiak “Larrabetzu 1937-2017” herri batzordeak antolatu ditu maiatzean eta ekainean, efemeridea eta herrian izandako borrokak gogora ekartzeko. Besteak beste, argazki erakusketak egon dira, hitzaldiak eta filmak. Hurrengo egunetarako ekintza hauek antolatu dituzte:
Ekainak 13, martitzena
19:30: Musika entzunaldia, Gaztelumendi abesbatzaren eskutik. Elexaldeko elizan.
Ekainak 16, barikua
19:30: “Ertzain igiletua” hitzaldia. Hizlaria: Aitor Miñambres, Berangoko Burdin Hesiaren museoaren zuzendaria. Anguleri kultur etxean.
Ekainak 17, zapatua
20:00: Gerrako bertsoak, Itallen Bertso Eskolaren eskutik; eta musika entzunaldia, Larrabetzuko Rocker-ekin. Anguleri kultur etxean.
Ekainak 18, domeka
11:00: Eskolako ume, guraso eta herritarrei zuzendutako ibilbidea, Bolunburu ingurutik. Plazan.
Ekainaren 2tik 18ra
11:00 -13:00 eta 18:00 - 20:00: “Azken batailoia” argazki erakusketa, Manu Saravia argazkilariaren eskutik. Anguleri kultur etxean.
Ekainaren 8tik 18ra
11:00 -13:00 eta 18:00 - 20:00: “Burdin Hesia” erakusketa, Karraderan elkartearen eskutik. Anguleri kultur etxean.
Eskolan eta plazan
Eskolakoek egindako “Guernica” koadroaren argazki erreprodukzioa.