Crusoe antzezlana, Larrabetzuko eskolako jaian

Aikor aldizkaria 2017ko eka. 16a, 11:32

Txinpasmendi guraso elkartetik jakinarazi diguten moduan, bihar, ekainaren 17an, Markeliñe taldeak Crusoe antzezlana eskainiko du, 20:00etan, plazan, eskolako jaiaren haritik

Hala ere, ez da izango eguneko ekintza bakarra, aurretik hainbat ekitaldi egongo direlako: kalejira, dantza modernoen erakustaldia, euskal dantzak, perkusio tailerra, bazkaria, jolasak eta apar jaia. Ekitaldiak 10:30ean hasiko dira, eta plazan eta eskolan egingo dituzte. Bestetik, hurrengo egunean, 11:00etan, irteera egingo dute Burdin Hesira, eta arratsaldean, 18:30ean, Behi bideko andere zuriak taldeak kontzertua eskainiko du Hori Bai gaztetxean.