Bertso zaparrada, EHZren alde

Aikor aldizkaria 2017ko uzt. 5a, 11:59

EHZ festibala bertan behera gelditu zen eguraldi txarraren ondorioz, eta Elkartasun erauntsia lelopean hainbat jaialdi txiki sortzen dabiltza, antolatzaileei babesa emateko eta egoerari aurre egiten laguntzeko.

Larrabetzun Bertso zaparrada bertso saioa egingo dute barikuan, uztailaren 7an, Hori Bai gaztetxean. Ekitaldian hainbat bertsolarik hartuko dute parte; Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Jon Maia, haien artean. Saioa 22:00etan izango da eta sarrerak egun horretan bertan, 21:00etatik aurrera, ipiniko dira salgai 10 eurotan. Batzen den diru guztia EHZ festibalera zuzenduko da.