Larrabetzuko Gazte Eguna, abuztuaren 5ean

Aikor aldizkaria 2017ko uzt. 27a, 09:16

Egunari goizeko 12etan emango diote hasiera. Eguerdiko trikipoteoaren ostean, bazkaria edukiko dute 14:30ean. 

Bazkarian izena emateko, mezu bat bidali behar da horibaigaztetxea@gmail.com helbide elektronikora, uztailaren 30a baino lehen.  Arratsaldean, 18:30ean, mural kolektibo bat egingo dute. Hori Baitik azaldu digutenaren arabera, mural horretan Larrabetzun bildutako gazte asanbladek  hartuko dute parte. “Irudia Hori Baik egingo du, eta parte-hartzaileak hori betetzen joango dira, beren marka edo bereizgarria uzteko”. Sakatu elektrotxarangak giroa alaituko du 20:00etatik aurrera, eta 22:00 kalejiran irten eta ekitaldia egingo dute. Kontzertuak hauen kontura izango dira plazan: Bultz, Willis Drummond eta Los zopilotes txirriaos. Horrezaz gainera, gau osoan zehar djak arituko dira gaztetxean: Dj Reimy, Trapu zikinak eta Dj Kaiku.