Borja Estankonak, eta “Domekak Hori Baien” kontzertu-sail barruan, kontzertua eskainiko du urriaren 15ean, domekan, 18:30ean, gaztetxean. Sarrerak bost euro balioko du soldatadunentzat; eta hiru euro, langabezian daudenentzat. Urriaren 21ean, zapatuan, bertso-bazkaria egingo dute 14:00etan, eta Andoni Egaña eta Igor Elortzak bertsolariek bertan hartuko dute parte. Soldatadunek 15 euro ordaindu beharko dute; eta langabetuek, 10 euro. Txartelak Foteri tabernan har daitezke, edo 695 77 34 08 telefono zenbakira whatsaap bat bidalita. Era berean, Errekaleor auzora (Gasteiz) egingo dute irteera, baina horren inguruko xehetasunak aurrerago emango dituzte.
Bestetik, nahi duenak bere proposamenak bidali ahal ditu Hori Bairen helbide elektronikora: horibaigaztetxea@gmail.com.