Argazkiak: Idoia Andres
Larrabetzuko azoka aurreko asteburuan antolatu zuten, baina horren haritik hainbat ekitaldi antolatu dira herrian, azken asteotan, besteak beste, jolasak eta hitzaldiak. Azken ekitaldia atzo, urriaren 29an, egin zen. “Larrabetzutik Oinez: Gure umeen jana, gure lurrak emana” izenburupean, familia batzuek baserritarrak bisitatu zituzten.