Autoak 11:00etan inguru hasiko dira Larrabetzuko plazara heltzen, eta bertan karpa txiki bat ipiniko da. Karpa horretan txokolatea eta salda eskainiko zaie parte-hartzaileei zein ikusleei.
Bestetik, aipatu beharra dago, erakusketa baino lehen, 37 kilometroko ibilbide bat egingo dutela. Hitzordua 10:30ean ipini dute, Txorierriko 25. irteeran ipini dute, Larrabetzurako norabidean, industrialdeko parkingean hain zuzen ere. Arrietan geldialdi txiki bat egingo dute.
Larrabetzuko auto klasikoen erakusketa hitzordu garrantzitsua bihurtu da eta bertan Txorierritik zein Bizkaiko beste herrietatik etorritako autoek hartzen dute parte, hala nola Durangaldeatik, Mungiatik eta Bilbotik. Antolatzaileen esanetan, batez beste 80 auto inguruk hartzen dute parte ekitaldian. Aurten zeruari daude begira, domekarako euria iragarri dutelako eta horrek eragina edukiko du parte-hartzaileen kopuruan. Ea eguraldia lagun duten!