Ikuskizun horrek dantza, musika eta antzerkia uztartzen ditu, eta bertan hauek hartzen dute parte: Kris Solano, DZ, Txus Aranburu, Arkaitz Miner eta Haritz Beristain musikariek, eta Mikel Laskurain eta Ana Elordi aktoreek.
Ikuskizuna Andoaingo Bastero kulturgunean aurkeztu zen barikuan, abenduaren 15ean, eta han Bizkargi dantza taldeak ere ikusi ahal izan genuen Erre Zenituzten abestian, dantzan. Aunkeran dantza konpainia ere ibili zen ikuskizunean.