Bizkargi dantza taldea, Inpernuko ikuskizunean, irudietan

Aikor aldizkaria 2017ko abe. 20a, 09:00

a: Gaizka Peñafiel

Bizkargi Larrabetzuko dantza taldeak hartu du parte Inpernuko Ikuskizunean. Horren bidez, Xabi Solano musikariak zuzenera eraman du Ereñotzu lana. Gaizka Peñafielek argazki galeria eskaini digu.  

 

 

Ikuskizuna Andoaingo Bastero kulturgunean aurkeztu zen barikuan, abenduaren 15ean, eta han Bizkargi dantza taldeak ere ikusi ahal izan genuen Erre Zenituzten abestian, dantzan. Aunkeran dantza konpainia ere ibili zen ikuskizunean. Ikuskizun horrek dantza, musika eta antzerkia uztartzen ditu, eta bertan hauek hartzen dute parte: Kris Solano, DZ, Txus Aranburu, Arkaitz Miner eta Haritz Beristain musikariek, eta Mikel Laskurain eta Ana Elordi aktoreek.

Erlazionatuak

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).