Arduradunek azaldu diguten moduan, Bizigune zabal gunea hiru urtetik sei urtera bitarteko umeei dago zuzenduta. Bertan, neskatoek eta mutiltxoek jolasaz disfrutatzeko aukera dute, inguru seguru batean, zeinetan begirunea baita nagusi.
Egitasmoa txorierritarrei hurbiltzeko, eta, horrela, hark datozen urteotan ere zabalik jarraitzeko, arduradunek ateak irekitzeko eguna antolatu dute otsailaren 2rako, arratsaldeko 5:30ean.