Iraide Rabadanek “Zelan landu sormena umeekin” hitzaldia emango du 10:00etan; eta Heike Freirek, “Naturaleza y pantallas: cómo combinarlas para favorecer el desarrollo y aprendizaje infantil” hitzaldia, 12:00etan. Ekintza biak Errebale 2an izango dira. Bazkaldu ostean, 16:30ean, Ane Ablanedok “Zertan datza eskolaren benetako kalitatea?” hitzaldia eskainiko du eskolako liburutegian. Azkenik, Jose Mari Auzmendik Hik Hasi egitasmoa aurkeztuko du otsailaren 1ean, 19:00etan, Errebale 2an.