Lehenengo saioa barikuan egin zen, urtarrilaren 26an. Antolatzaileek Samthing Visual irabazi-asmorik gabeko elkartearen Imagine elephants dokumentala igorri zuten Hori Bai gaztetxean, eta horren haritik, bideo-foruma egin zuten, umeen jolasak jorratzeko. Zapaturako, urtarrilaren 27rako, herri-bazkaria eta hiru hitzaldi antolatu ziren: lehenengoa, “Zelan landu sormena umeekin” , Iraide Rabadan derioztarraren eskutik; “Naturaleza y pantallas: cómo combinarlas para favorecer el desarrollo y aprendizaje infantil”, Heike Freireren eskutik; eta “Zertan datza eskolaren benetako kalitatea?”, Ane Ablanedoren eskutik.
“Oso pozik gaude, jende pilo bat etorri delako eta publikoa zein parte-hartzaileak ere agertu direlako pozik”. Azken saioa otsailaren 1ean, egunean, egingo da Errebalen. Jose Mari Auzmendik Hik Hasi egitasmoa aurkeztuko du 19:00etan.