Larrabetzun lurpetik ateratako milizianoen gorpuzkiak Duintasunaren kolunbarioan hobiratu dituzte

Aikor aldizkaria 2018ko ots. 12a, 15:30

Ekitaldia joan den barikuan izan zen, Elgoibarrean, Olasoko hilerrian. Duintasunaren kolunbarioan 36ko gerran hil zituzten 24 lagunen gorpuzkiak hobiratu zituzten. Horien artean, Aranzadi eta Karraderan elkarteen lanei esker lurpetik ateratako lau borrokalarien gorpuzkiak daude. 

Lau borrokalarietatik bakarrik bi identifikatu ahal izan zituzten: Ramón Portilla CNTko borrokalaria eta Nicolas Obregón Euzko Gudarosteko CNTren Sacco Wanzetti batailoiko kaboa. Ekitaldian Iñigo Gaztelu Larrabetzuko alkateak eta Karraderan elkarteko kideek hartu zuten parte.

Portilla eta Obregónen gorpuzkiez gainera, bakarrik Millan Zabala Donostiako Udaleko Gauzainen Kidegoko langilearenak identifikatu ahal izan dira. Identifikazio lanetan ibili direnek ezin izan dute jakin nortzuk diren gainontzeko 21 lagunak. Dagoeneko 51 lagun hobiratu dituzte Duintasunaren kolunbarioan, eta bakarrik horietako sei nortzuk diren ezagutu da. Aipatutakoaz gainera, Sabino Atutxa Olabarri, Jesús Zuaza Mondragón eta Joaquín Garro dira.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).