Lur-jausia zela-eta, errepidea moztu behar izan zuten. Izan ere, eremu hori ez da batere egonkorra eta Bizkaiko Foru Aldundiak hortik ez ibiltzeko gomendioa eman du. Errepidea berriz ireki ahal izateko hiruzpalau hilabete beharko dira. Ordura arte, trafikoa Gerekizeko gainetik bideratuko da. “Lurra jabe pribatu batena da. Guztira, 25.000 m2 lur mugitu dira eta horiek kalte handia egin diote errepideari”, adierazi du Aldundiak ohar batean.
“Errepidea Aldundikoa da eta haiek hartuko dute hori konpontzeko ardura. Guk eurekin hitz egin dugu, horren berri guri emateko eta, era berean, guk herritarrei informazioa ahalik eta lasterren emateko. Zorionez, lur-jausiak ez dio inori minik egin eta datozen hilabeteotan ekarriko dituen oztopoak ere txikiak izango dira. Izan ere, Bilbora joateko aukera bi ditugu: Txorierriko barnebidea eta Gerekiz”, esan du Iñigo Gaztelu Larrabetzuko alkateak.