Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak 20. aldiz antolatu du lehiaketa eta, handik azaldu duten moduan, oso pozik daude lehiaketak duen arrakastarekin, “aurreko urteekin alderatzen badugu, antzeko kopuruetan gabiltzalako, 500 ipuinen bueltan”. Epaimahaikideak hauek izan dira: Txorierriko udal euskaltegiko eta Txepetxa AEK euskaltegiko irakasleak, TOTOANeko ordezkariak eta Txorierriko Mankomunitateko langileak.
Frontoian 500 pertsonatik gora batu ziren eta sariak Txorierriko alkateek eta zinegotziek banatu zituzten. Ostean, Hodei magoaren ikuskizunaz gozatzeko aukera egon zen.