Konpontze-lanetan 400.000 euro inguru ipiniko dira eta aurreikusi da bost hilabete iraungo dituztela.
Euri handiak lur-jausia eragin zuen, 25.000 metro karratu inguru, hain zuzen ere. Errepidea trafikorako itxi zen eta mendi-hegala egonkor ez zegoela, lanei ekin zieten. Besteak beste, euri urak bideratu ziren, lur-jausiak mugitutako materialak kendu ziren, eta hasi zen BI-302 errepidearen plataforma lehengoratzeko eta trafikorako zabaltzeko lanak egiten.