Bizkargi Eguna Burdinazko Gerrikoa defendatzen hil ziren gudarien omenez ospatzen da urtero. Aurten, ohikoa den moduan, ekitaldiak antolatu dira Larrabetzun urteurrenaren haritik. Lehenengoa apirilaren 26an egin zen eta azkena, asteburu honetan. Ekitaldi nagusia atzo egin zen, mendi tontorrean. Han zanpantzarrek eta musikariek girotu zuten goiza. Gainera, Bizkargi Larrabetzuko taldeak dantza-emanaldia eskaini zuen. Betiko moduan giro polita egon zen Larrabetzun asteburu osoan zehar.