Lehenengo partidan, Olarreta elkarteko haur eta kadete mailako neskak aritu ziren gomazko paletan. Ondoren, herriko neska-mutilek kadete mailako eskuz binakako partida jokatu zuten: Maddi-Eñaut bikotea, Ahetze-Izei bikotearen kontra. Eta azkenik, Txokoan elkarteko bikote bi lehian sartu ziren beste partida batean: Maite Iriarte eta Mari Karmen Zubiaur, Jone Goiri eta Nerea Sagarnaren kontra.