a: Idoia Andrés
Kuadrilla Egune maiatzaren 19an ospatu zuten Larrabetzun. Betiko moduan, lastoa izan zen protagonista, baina horretaz aparte, egitarau oparoa antolatu zuten egun osorako: zozketak, photocalla, tortilla txapelketa, musika… Herriak bat egin zuen jaiarekin eta oso giro polita egon zen jardunaldi osoan zehar.