Irudia berritu du Larrabetzuko Udalak

Aikor aldizkaria 2018ko mai. 25a, 11:35

Logotipo berria urtebeteko lan prozesu ireki baten emaitza da, eta Udalak hemendik aurrera egiten dituen komunikazio-egintzetan erabiliko da. “Armarriaren balio eta eduki berberak dituen sinboloa da, baina formalki eguneratua eta modernizatua, komunikaziorako askoz garbiagoa dena eta ikusgarritasun handiena duena”.

Herri izaera eta herri armarria osatzen dituzten hiru sinbolo hartu dira kontuan logotipoa diseinatzeko orduan. “Haritza, modu sintetizatu batean irudikatuta; Larrabetzu osatzen duten bi herri eremu nagusien isla diren bi ixa; eta armarrian agertzen den panela edo makal hostoa, gorri kolorekoa, bihotzaren antza duena eta grafikoki indartu egiten dena”.

Jakinarazi duten moduan, irudi berria Udalak ez ezik herriko eragileek ere erabili ahalko dute, “Larrabetzu herriaren isla izateko gogoz, eta ez soilik Udalarena”. Ikurrak ez du balio heraldikorik izango, eta funtzio hori bete behar denean, armarriak jarraituko du ikur nagusia izaten. Gainontzeko ekimenetan, ikur berria erabiliko da.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).