Larrabetzu eta Gamiz-Fikaren arteko errepidea ireki dute berriro

Aikor aldizkaria 2018ko eka. 18a, 13:40

Gaur, ekainaren 18an, Bizkaiko Foru Aldundiak BI-3102 errepidea ireki du berriro Larrabetzu eta Gamiz-Fikaren artean, Astoreka gainetik gertu. Errepideak lau hilabete eman ditu itxita, otsailaren 13an, bertan lur-jausi bat egon zelako. 

Urtarrilean eta otsailean egin zuen euri handiak eragin zuen lur-jausia. Errepidea trafikorako itxi zen eta mendi-hegala egonkor ez zegoela, lanei ekin zieten. Besteak beste, euri urak bideratu ziren, lur-jausiak mugitutako materialak kendu ziren, eta hasi ziren BI-302 errepidearen plataforma lehengoratzeko eta trafikorako zabaltzeko lanak egiten. Lanek 515.000 euroko aurrekontua izan dute.

Lur-jausia zela-eta, errepidea moztu behar izan zuten. Izan ere, eremu hori ez zen batere egonkorra eta Bizkaiko Foru Aldundiak hortik ez ibiltzeko gomendioa eman zuen. Errepidea moztuta egon denean, trafikoa Gerekizeko gainetik bideratu da.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).