Gerrako irudiak

Aikor aldizkaria 2018ko uzt. 17a, 09:00

t: Ainhoa Larrabe / a: Biblioteca Nacional Española

Biblioteca Nacional Españolak 1936ko gerrako 11.000 argazki baino gehiago jarri ditu sarean eta Txorierriko hainbat irudi daude horien artean. Hilabete honetan, 81 urte bete dira faxistek Burdin Hesia hautsi eta Txorierri bailarako herriak hartu zituztela. Kate luze baten lehen katebegia izan zen ordukoa, lau hamarkada iraun zuen diktadura ekarri baitzuen 1936ko gerrak. 

Zortzi hamarkada pasatu badira ere, hari mutur ugari argitu gabe daude oraindik, eta ezagutzen ez diren errealitate asko ditugu inguruan. Gure gertuko historiari buruz dugun ezezagutzaren lekukotza ere badira agertzen den argazki edo dokumentu zaharrak. Adibide garbia dira, orri honetan bildutakoak.