Gazte Eguna

a: www.facebook.com/arkadasocial 2018ko uzt. 19a, 10:04

Hori Bai Larrabetzuko gaztetxekoek uztailaren 28rako antolatu dute aurten, Gazte Eguna. Aurreko urteetan moduan, egitarau oparoa egongo da egun osoan. 

Hala, goizeko 12etan ginkana eta eskalada txapelketa egongo dira, eta 13:30ean trikipoteoa. Bazkaldu ostean, Zarzaparrilla musika taldeak saioa eskainiko du, eta Ttek elektrotxarangak iluntzea girotuko du. Gaueko 22:00etan manifestazioa eta ekitaldia egingo dira.

Kontzertuei dagokienez, aurten talde hauek igoko dira agertokira: Arkada Social, Glaukoma eta Koban. Horrezaz gainera, gau osoan dj-ak egongo dira gaztetxean: Little Martin, Selektah, Dabu Selektah, Elepunto eta Dj Kaiku.

Bestetik, herri bazkarian parte hartzeko izena ematea uztailaren 23a baino lehen egin behar da, horibaigaztetxea@gmail.com helbide elektronikara mezu bat bidalita.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).