Amenabar Igorreko finalaurrekoan arituko da domekan

Aikor aldizkaria 2018ko aza. 23a, 12:00

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa domekan, azaroaren 25ean, izango da Igorreko udal kiroldegian. Malen Amenabar Larrañaga larrabetzuarrak bertsolari hauekin batera kantatuko du bertan: Beñat Ugartetxea Ostolaza, Eneko Abasolo Txabarri Abarkas, Nerea Ibarzabal Salegi, Oihana Bartra Arenas eta Onintza Enbeita Maguregi.

 

Igorren puntu gehien batzen dituena zuzenean sailkatuko da finalera, eta besteek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera. Domekan gaiak jartzen Idoia Anzorandia Kareaga ariko da. Epaimahaia, ostera, Ander Txakartegi Basterretxeak, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Joseba Santxo Uriartek, Leire Etxebarria Gazteluk, Mirari Azula Aurrekoetxeak eta Miriam Juaristi Urizarrek osatuko dute. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga ibiliko da.

Saioa 17:00etan hasiko da, eta sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).