“Izan ere, nire helburuetariko bat finalaurrekoetara ailegatzea zen eta hura bete dut. Gainera, oso saio ona egin nuela uste dut”. Bertsolariaren esanetan, gaur egun beste modu batean egiten du bertsotan, eta “konfiantza handiagoarekin” dabil saioetan.
Igorreko saioa Nerea Ibarzabal Salegik irabazi zuen, eta hori abenduaren 15ean Bilbon jokatuko den finalean arituko da.
Bestetik, abenduaren 1ean hirugarren kanporaketa izango da Lekeitioko Santi Brouard kiroldegian, 17:00etatik aurrera. Saio horretan Etxahun Lekue Etxebarria larrabetzuarrak hartuko du parte. Beste bertsolariak hauek izango dira: Ander Elortegi Garatea (Gernika-Lumo), Arrate Illaro Etxebarria (Getxo), Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia (Gernika-Lumo), Jone Uria Albizuri (Algorta) eta Txaber Altube Sarrionandia (Abadiño).
Sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean eros daitezke, edo kiroldegian bertan, 16:00etatik aurrera.