Bihar argituko da zortzi finalistak nortzuk izango diren. Puntu gehien batzen duena zuzenean sailkatuko da finalera, eta besteek puntuazioaren arabera egingo dute. Oraingoz, Miren Amuriza Plaza (lehenengo finalaurrekoaren irabazlea) eta Nerea Ibarzabal Salegi (bigarren finalaurrekoaren irabazlea) sailkatu dira finalera. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskura daitezke.
Lekeition, Amaia Ugalde Begoña arituko da gai-jartzaile. Epaimahaia hauek osatuko dute: Ander Txakartegi Basterretxeak, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Joseba Santxo Uriartek, Leire Etxebarria Gazteluk, Mirari Azula Aurrekoetxeak eta Miriam Juaristi Urizarrek. Idazkari Itziar Basterretxea Olarreaga ibiliko da.
Bestetik, Lekeitioko Poto Bertso Eskolak egitarau berezia antolatu du azken finalaurrekoa dela eta. Horrela, bada, frontoiko taberna 16:00etan zabalduko da, eta Dj Kool Galarrena tabernan izango da 24:00etatik aurrera.