Lekeitioko saioan, Jone Uria Albizuri nagusituko zen, eta berarekin eta Lekuerekin batera hauek arituko dira finalean: Miren Amuriza Plaza, Berrizko irabazlea; Nerea Ibarzabal Salegi, Igorreko irabazlea; Xabat Galletebeitia Abaroa, puntuazioz lehenengoa; Onintza Enbeita Maguregi, puntuazioz hirugarrena; Eneko Abasolo Txabarri Abarkas, puntuazioz laugarrena; eta Aitor Bizkarra Ruiz, puntuazioz bosgarrena.
Finala abenduaren 15ean, zapatuan, jokatuko da Bilbao Arenan. Saioari 17:00etan emango diote hasiera, baina ateak 15:30ean zabalduko dituzte. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean eskura daitezke, edo Durangoko Azokan, Bertsozale Elkartea-Lankuren stand-ean. Sarrerak finalean egunean bertan ere erosi ahalko dira: Bilbao Arenaren kanpoaldean txarteldegia zabalduko da 12:30etik aurrera.
Informazio gehiagorako: www.bertsozale.eus/bizkaikotxapelketa eta sare sozialak.