100 auto klasiko inguru batu ziren atzo Larrabetzun

a: Idoia Andres 2018ko abe. 17a, 14:08

Larrabetzu Racing elkarteak auto klasikoen erakusketa egin zuen atzo, 10. aldiz. Herriko plazan eta haren inguruan, hainbat lekutatik etorritako 100 bat auto batu ziren; motor batzuk ere ipini ziren ikusgai.

Antolatzaileek adierazi duten moduan, eguraldi txarra espero zuten, baina euriak atsedena eman zuen eta jende asko animatu zen Larrabetzuraino hurbiltzera. Beraz, Racing elkartekoak pozik azaldu dira. “Larrabetzu–Vivero–Lezama–Fika–Larrabetzu ibilbidea egin zuten 50 autok. Tolosatik ekotaloak egiten dituen lagun bat etorri zen eta horrek ere oso harrera ona eduki zuen. Gainera, Miserableak herriko taldeak kontzertua eman zuen. Gure aldetik, oso pozik gaude ekitaldiak izandako emaitzarekin”. Hain pozik, ezen datorren urteko hitzordua buruan baitute dagoeneko. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).