Larrabetzuarrek Telegram-en bidez izango dute alkatearekin hitz egiteko aukera

Aikor aldizkaria 2019ko urt. 15a, 14:27

Iñigo Gaztelu Larrabetzuko alkateak talde publiko bat eratu du Telegram aplikazioan, herritarrekin harreman zuzena izateko. Horrela, nahi duenak udalerriari buruzko informazioa kontsultatu ahal izango du sakeleko telefonoaren bidez. Telegram WhatsApp antzeko aplikazioa da, hau da, mezularitza aplikazio azkarra, erraza eta doakoa da.

Taldean sartzeko, aplikazioa deskargatu behar da; geroago, alkatearen telefonoa –608 99 82 42– agendan sartu; eta azkenik, Telegramen bidez mezu hau bidali alkateari: “LARRABETZUKOALKATEA taldean sartu”. Edozein pertsonak galdera bat egin ahal izango du, edo taldean egindako galderei erantzuna eman. Udal gaiekin zerikusi zuzena duten iradokizun, ohar eta galderak baino ez dira onartuko. Udalari buruzko galderarik egiten ez duten pertsonak edo beren ideiak modu zuzenean adierazten ez dituztenak taldetik kanpo geratuko dira.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).