Iaz, ia 70 tona hondakin organiko batu ziren Larrabetzun, konposta egiteko

Aikor aldizkaria 2019ko urt. 23a, 12:15

Hango Udalak jakinarazi duen moduan, hondakin organikoen bilketan hauek hartu dute parte: 261 etxebizitza, hiru janari-denda, bost taberna-jatetxe eta jatetxe handi bat (Azurmendi).

Orotara, 69.833 kilo hondakin organiko batu dira, eta kilo horietatik 19.688 kilo jatetxe handiari dagozkio. Batutako hondakinak konposta egiteko erabili dituzte.

Aurreko urteko datuekin alderatuta, hondakin organikoen bilketak gora egin du Larrabetzun, izan ere, 2017an 64.394 kilo hondakin organiko batu ziren.