Aterpea eraikiko da Larrabetzuko plazan

Aikor aldizkaria 2019ko api. 3a, 11:50

Larrabetzuko Udalak gune estalia eraikiko du udaletxearen ondoan, Askatasuna plazan. Aterpeari esker, larrabetzuarrak kalean egon ahalko dira eguraldia edonolakoa dela ere. Lanak laster hastea espero da.

Udalak aterpea eraikitzeko lanak lizitatu ditu eta horiek Construcciones Aplibur enpresari esleitu dizkie 164.515 euroan eta 34.548 euroko BEZarekin. Kontratua sinatu, eta gune estalia lau hilabeteren buruan amaituta egotea aurreikusten da. Aterpea egin ahal izateko, Udalak lurrera bota zuen udaletxearen ondoan zegoen eraikina. Plazako aterpea Udalak 2016an onartutako Inbertsio Plan Estrategikoaren barruan zegoen proiektua da.

Bestetik, eskolan ere aterpea egingo da eta lanak Construcciones Illunzar enpresari esleitu dizkiete 175.760 euroan eta  36.909 euroko BEZarekin. Eskolako gune estali berriaren lanak hasi, eta sei hilabete barru amaituta egotea espero da.       

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).