Gainera, esan dutenaren arabera, beste zortzi gune sortuko dira eta horietan errefusa (edukiontzi grisa) eta ontziak (edukiontzi horia) batzeko edukiontzi bikoitzak ipiniko dituzte. Bestetik, herriko zenbait kaletan dauden informazio-panelak aldatuko dituzte, udal komunikazioa hotzeko eta herriko elkarteen kartelak jarri ahal izateko.