610 kopa saldu ziren Txakolinaren Egunean, Larrabetzun

a: Idoia Andres 2019ko api. 15a, 10:42

Atzo, apirilaren 14an, Larrabetzuko Udalak Txakolinaren Eguna antolatu zuen 18. aldiz. Goizean, giro ederra egon zen eta, eguraldi ona egin zuenez, hainbat jende batu zen herriko plazan.

Eguerdian, 12: 30ean, Iñaki Suarez eta Elena Urigüen sommelierrek brindisa egin zuten, baita dastaketa txiki bat ere. Adituek esan zuten bezala, ekoizpena iaz baino txikiagoa izan da aurten, baina ardoaren kalitatea, aparta. Guztira, 610 kopa saldu ziren. Udalak iragarri zuen kopa bakoitzeko euro bat emango ziola Garmitxa elkarteari; beraz, 610 euro jaso zituzten Garmitxakoek.  

Azokak ortuko produktuak eta, noski, txakolina bultzatzea du helburu. Guztira, zazpi txakolin-egile batu ziren Larrabetzun: lau lezamar –Magalarte, Basalbeiti, Erdikoetxe eta Garkalde– eta hiru larrabetzuar –Gorka Izagirre, Sasine eta Bitxia–. Gainera, Gurpide elkarteak postu batzuk jarri zituen, bertoko produktuak saltzeko: ogia, barazkiak, gazta... “Arratsaldean, disc-jockey bat aritu zen Hori Bai gaztetxean eta horri esker, giro polita egon zen herrian goizean ez ezik arratsaldean ere”, esan digu Iñigo Gaztelu alkateak.  

Erlazionatuak

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).