Aldarrikapena eta jai-giroa, Bizkargi Egunean

a: Idoia Andres 2019ko mai. 6a, 12:47

Egun polita irten zen atzo, eta Bizkargi mendiko tontorrean lagun asko batu ziren, eusko gudariak gogora ekarri eta omenaldia egitera. Bizkargi Gogoratuz elkarteak antolatuta, zenbait ekintza izan ziren goizean, hala nola bertso-saioa, Etxanoko Nagusiari aginte-makila ematea eta kontzertua. Arratsaldean, Larrabetzuk hartu zuen lekukoa: ekitaldia egin zen eta ostean erromeria izan zen Imuntzo eta Beloki taldearen eskutik.