Gariza Films ekoiztetxea 2012 eta 2014 urte bitartean jaiotako mutiko baten bila dabil

Aikor aldizkaria 2019ko mai. 15a, 14:28

Lara Izagirre hurrengo filma, Nora, prestatzen dabil, eta pertsonaietariko bat Markel da, sei urteko umea. Gariza Films Larrabetzuko ekoiztetxea 2012 eta 2014 urte bitartean jaiotako mutiko baten bila dabil, Markelen papera egin dezan. Castinga Zornotzako Zelaieta Zentroan izango da maiatzaren 24an, arratsaldean, eta maiatzaren 25ean, goizean zein arratsaldean.

Castingean parte hartu ahal izateko, e-mail bat idatzi behar da garizafilmscasting@gmail.com helbide elektronikora, eta bertan datu hauek adierazi: izen-abizenak, jaiotze-data, telefonoa eta argazkia. Era berean, jakinarazi behar da zein egunetan nahiago den castingera joan. Aurkezten direnek euskara jakin behar dute. Informazio gehiagorako: 94 618 12 77 telefono zenbakia eta lehen aipatutako helbide elektronikoa.