Horrela, protagonismoa eman zitzaien elkartean dabiltzan pilotariei, eta, besteak beste, pala erakustaldiak izan ziren, eta Olarreta eta Txokoan taldeen arteko partida. Era berean, omenaldia egin zieten Leire Etxaniz eta Danel Elezkano pilotariei, eta Itallen bertso-eskolakoek ere hartu zuten parte ekitaldian. Oso giro ederra egon zen pilotalekuan. Gainera, jaialdiak bat egin zuen Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak sustatzen dituen “Kirola oinarritik euskaraz” egitasmoarekin.