Tabernetan txorrotako ura kontsumitzeko kanpaina sustatu dute Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2019ko uzt. 4a, 12:27

Plastikozko ur-botilen ordez, herriko taberna eta jatetxeetan txorrotako ura erabiltzearen aldeko kanpaina ipini du martxan Larrabetzuko Udalak. Horretarako, eta Ur Partzuergoaren laguntzarekin, berrerabiltzeko kristalezko ur-botilak banatuko dituzte doan. “Helburua da botila horietan bezeroei txorrotako ura eskaintzea”, aipatu dute.  

Azaldu dutenez, arrazoi bi daude txorrotako edo iturriko ura edateko: alde batetik, hondakin gutxiago sortzen da eta, ondorioz, kutsadura murriztu egiten da; eta bestetik, dirua aurrezten da. “Gainera, iturriko ura da gehien kontrolatzen den elikagaia. Kalitatea eta garbitasuna bermatuta daude”.