Kop eta Bad Sound, Larrabetzuko Gazte Egunean

a: Bad Sound; www.bideanprodukzioak.com 2019ko uzt. 19a, 09:29

Hori Bai Larrabetzuko gaztetxearen kideek Gazte Eguna antolatu dute uztailaren 27rako. Goizeko 11:30ean gazte asanbladen arteko olinpiadak egongo dira; eta 14:30ean, bertso bazkaria. Bertan bertsolari hauek hartuko dute parte: Lurdes Ondaro, Garazi Navarro eta Aitor Bizkarra. Bertso bazkarian izena emateko, helbide honetara idatzi behar da mezu bat uztailaren 22a baino lehen: horibaigaztetxea@gmail.com.

Ttek! Elektrotxarangak herria girotuko du 20:00etatik aurrera, eta 22:30ean ekitaldia egingo da. Agertokira musika talde hauek igoko dira aurten: Brigade Loco, Kop eta Bad Sound. Kontzertuen ostean, djak izango dira gaztetxean: Reimy, Little Martin Selektah eta Droga Purpura.