Antza denez, Etxeandia lagun batzuekin joan zen domekan mendira. Lagunengandik banatu zen, eta etxera bere kabuz itzuliko zela esan zien. Harrezkero ez dute bere berririk izan.
Etxeandia domeka arratsaldeko lehenengo orduan, irailak 29, ikusi zuten azkeneko aldiz Arrabako inguruan, Gorbeia mendian. Senideek eta lagunek bilaketa-taldea osatu dute, eta SOS Deiakekin eta Babes Zibilarekin koordinatu dira larrabetzuarra topatzeko. Bilatze-lanak gaur goizean hasi dira Pagomakurrean. Mendian dabilen bilaketa-taldeaz gainera, helikoptero bat ere badabil ingurua ikuskatzen. Informaziorik izanez gero, 112 telefono zenbakira deitu behar da.
Antza denez, Etxeandia lagun batzuekin joan zen domekan mendira. Lagunengandik banatu zen, eta etxera bere kabuz itzuliko zela esan zien. Harrezkero ez dute bere berririk izan.