Etxeandiak 59 urte zituen eta domeka arratsaldeko lehenengo orduan, irailak 29, ikusi zuten azkeneko aldiz Arrabako inguruan, Gorbeia mendian. Antza denez, Etxeandia lagun batzuekin joan zen domekan mendira. Lagunengandik banatu zen, eta etxera bere kabuz itzuliko zela esan zien.
“Ezbehar handia izan da, eta horren aurrean Larrabetzu herriak zelan erantzun duen aipatu nahiko nuke. Guztira, 60 lagun ibili dira Jose Migelen bila, eta horietako batek, hain zuzen ere, gorpua topatu du. Gainera, bart bilera bat egin dugu plazan eta 200 lagun batu dira bertan. Txalogarria izan da herriko jarrera”, esan du Iñigo Gaztelu alkateak.