Zapatuan ehunaka lagun batu ziren Larrabetzun, Etxeandiari azken agurra emateko

Aikor aldizkaria 2019ko urr. 7a, 10:00

Plaza jendez gainezka egon zen, eta ekitaldian senideek, lagunek eta herriko eragileek hartu zuten parte. Azken urteotan larrabetzuarra Bilbo Zaharrean bizi izan zen, eta hango lagunak ere izan ziren Larrabetzun. Horiek guztiek Jose Migel Etxeandia ekarri zuten gogora, bere izaera militantea eta herri-mugimenduen alde egindako lana.

Etxeandia irailaren 29an desagertu zen Gorbeian eta lau egun beranduago, irailak 3, topatu zuten hilik. Etxeandia lagun batzuekin joan zen mendira, baina haiengandik banatu zen eta esan zien etxera bere kabuz itzuliko zela. Ertzaintzak azaldutakoaren arabera, istripuzko heriotza izan zen: larrabetzuarra amildegi batetik erori omen zen.

Berrogeita hemeretzi urteko larrabetzuarrak bederatzi urte eman zituen iheslari 90eko hamarkadan. Mexikoko poliziak 2003. urtean atxilotu zuen legez kanpoko egoiliarra zela argudiatuta eta Estatura ekarri zuten. Hamabi urte eta sei hilabeteko espetxe-zigorra bete zuen, zigor osoa, gaixotasun larria bazuen ere eta horregatik kartzelaldia eteteko eskatu zuen arren.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).