Basaurikoa Bizkaian egiten den pala egokitu lehendabiziko txapelketa izan da. Guztira, partida bi jokatu ziren: bata, urritasun fisikoa duten pertsonentzat, Centenok eta Lizasok irabazi dutena, hain zuzen ere; eta bestea, adimen urritasuna duten pertsonentzat. Horretan, Iker Tejidok eta Eneko Sagarmendik 23-25 irabazi zieten Ibai Magdalenori eta Jurdan Arakistaini.