Udal-aurrekontu parte-hartzaileak, Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2019ko urr. 22a, 13:57

Abenduan, 2020ko aurrekontuak aurkeztuko dira Larrabetzun, eta, Txorierriko beste herri batzuetan bezala, udalak nahi du herritarrek horietan parte hartzea. “Udalak hiritar guztien iritzia hartu behar du kontuan, euren eskubidea da eta. Era berean, herriaren parte-hartzeak edozein proiekturi egiten dio mesede”, esan dute ohar batean.  

Larrabetzuko udal-aurrekontuetan parte hartzeko, behean dagoen estekan sakatu behar da. Erabiltzaileak galdera batzuei erantzuteko aukera izango du bertan, eta, gainera, udalaren gastuen lehentasunak ezarri. “Udal-kontuak edozein familiaren ekonomia bezalakoak dira: zelako diru-sarrerak, halako gastuak. Larrabetzuarron iritzia jakin gura dugu aurrekontuen zirriborroa idazteko eta abenduan onartzeko”.

Udalak iragarri du ordenantzak eta herri prezioak urrian onartuko dituztela, baita datozen urteetarako inbertsio-plana ere. “Hiru proiektu ditugu datorren urterako: udaletxeko obren proiektua eta lizitazioa; ur zikinak eta euri-urak bereizteko obrak; eta eskolan konponketak egiten jarraitzea. Udalkutxako diru-sarrerak iazkoak baino handiagoak izatea espero dogu, eta diru-sarrera orokorrak, gutxi gorabehera, % 2 igotzea”.

http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Udala/Orrialdeak/FormularioPresupuestos2020.aspx

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).